Herri Urrats 2013

Beste Herri Urrats bat, bai, eta, berriro ere, Senperen. Leku paregabea izateaz gain, jendetza batzeko eta bertaratzeko gune ezin egokiagoa delako. Jaia hobetzeko urtero egiten den ahaleginak emaitzak izaten ditu, eta oraingoa ere berrikuntza askorekin dator. Bat nabarmentzekotan, haurren guneak hobetu eta gehitu dituzte.

Anima zaitez maiatzaren 12an parte hartzera, Iparraldeko ikastolek zure laguntza behar dute-eta!

http://herriurrats.com