Gaur, otsailak 13, Irratiaren Mundu Eguna ospatzen da. Egun honek, bestak beste, irratiak historian zehar komunikabide gisa izan duen garrantzia aldarrikatzen du.
Sortu zenetik, XIX. mendearen amaieran, irratia gizarteriaren gertakari garrantzitsu guztiekin lotuta egon da eta gaur egun, internet eta telebista bezalako komunikabideek indarra izan arren, irratia kontsumo handienekoa izaten jarraitzen du mundu osoan.
Ikasturte honetan egindako irrati kolaborazioak eskertzeko aukera ezin hobea dela iruditzen zaigu. Eskerrik asko Gaztea Irratia Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak DIDA saioko protagonista egiteagatik. Hemen ikus dezakezu argitaratutako albistea.
Irratiaren garrantziaz ohartuta, ikastolan ere ikasleei beren sormena eta ahozko adierazpena hobetzen laguntzen gure irrati kanal propioa dugu Axular News proiektuaren baitan.