Gure Kooperatibaren Baltzuaren estatutuen 24 artikuluan ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak Axular Lizeoa, Koop. Elk.aren Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du.
Batzarra 2023ko otsailaren 21ean egingo da, arratsaldeko 18:00etan lehen deialdian, 18:30ean bigarren deialdian eta 19:00ean hirugarren deialdian erakundeak Donostia herriko Arostegi kalean, 10zk.an dituen lokaletan.
Hona hemen GAI-ZERRENDA:
1. Batzarraren akta sinatzeko bi bazkide izendatzea.
2. Memoria, Galeren eta Irabazien Balantzea eta Kontuak irakurri eta, hala badagokio, onartzea, baita 2022ko ekitaldiko emaitza aplikatzeko proposamena ere.
3. Kooperatibako Kontseilu Errektoreko kideen berritze partziala.
4. Lehendakariari eta idazkariari ahalmenak eskuordetzea, Batzar Nagusiak hartutako erabakiak formalizatu, osatu, garatu, zuzendu eta gauzatzeko, eta Kooperatiben Erregistroan behar diren izapideak egiteko.
5. Galde-erantzunak.
Donostian, 2023eko otsailaren 10ean.
Axular Lizeoa, Koop. Elk.aren Artezkaritza Kontseiluko Presidentea.
Oharra: Bazkide guztiek eskubidea dute onartu beharreko gai-zerrendako puntuei dagozkien dokumentuak aztertzeko, dokumentazio ekonomikoa barne.