Katxolako lehen txotxa Axular Lizeoaren omenez

Mikel Eguren eta Donostiako alkate jauna, Eneko Goia, txotxean

Aieteko Lantxabe bizilagunen elkarteak Katxola baserrian egindako sagardoaren lehen txotxa Axular Lizeoari eskaini dio 50. urteurrenaren omenez.

Ikastolako lehendakaria den Mikel Egurenek lehen txotxaren ardura izan zuen. Ospakizuna trikitilariek lagundu zuten giro ederrean eta ume nahiz helduentzako jolas eta jarduerak izan ziren.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Lantxabeko lagunei.