Overclock Axular Onda Vasca irratian

Overclock Euskadiko txapelketan

Gaur asteazkena, martxoak 13, 18:00etan Onda Vasca-ko "Aulas Abiertas" irratsaioan Overclock Axular taldeak parte hartuko du. Bertan, First Lego Leagueri buruz arituko dira Estatuko finalerako sailkatu diren Euskadiko taldeak.

Gogoratuko duzuenez, Overclock Axular taldeak bigarren postua lortu zuen Euskadiko txapelketan eta, horrekin batera, Estatuko finalerako sailkapena.