Ongi etorri, Mikel!

Ongi etorri, Mikel!

Gaur Mikel Legorburu aurkeztu nahi dizuegu. Prestakuntza aldia amaitu ondoren, Mikelek gurekin praktiketan hasi da, Pauso Berriak programaren bitartez ( Atzegi + Gureak ) .

Gogo eta ilusio handiz ekin dio Mikelek lanari, eta oraindik egun gutxi batzuk badaramatza ere, oso pozik eta gogotsu dago bere lehen lanarekin.

Zerbitzu anitzetako laguntzaile gisa hasi da lanean, ikastolako autobusean, jangelan lanak egiten, ikastolako komunetan xaboia eta papera jartzen eta ikastolan sortzen diren hainbat zereginetan laguntzen.

Oso pozik gaude gure taldean izateagatik. Ongi etorri, Mikel!