TANTA txartelak

TANTA txartelak

Euskal Herriko ikastoleei beren proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko TANTA egitasmoaren seigarren ekitaldia abian jarri da. Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da TANTA, ikastolok Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez burutzen dena.

TANTA txartelak jada eskuragarri dira ekimenarekin bat egiten duten denda, elkarte eta tabernetan eta Axularren ere lortzeko aukera duzue. Bost euroren truke eskuratu ahal izango dira txartel hauek eta bildutako elkartasunaren zati bat herritarrei itzultzeko, 60.000 euroko sariaren zozketa ekainaren 20an egingo da notario aurrean.

Ekimenean lagundu nahi baduzue, inprimaki hau bete ezazue martxoaren 31a baino lehen. Txartelak apirilaren 7ko astean zuen seme-alaben bitartez etxera bidaliko dizkizuegu diru-kopurua apirileko erreziboan kargatuz.

Anima zaitezte, merezi du-eta!