Oporrak datoz!

Oporrak datoz!

Udako oporrak direla-eta, ohar batzuk eman nahi ditugu:

  • Irakasleak ekainaren 28ra arte goizez ikastolan lanean izango dira.
  • Idazkaritza uztailaren 19ra arte irekita izango da goizeko 9etatik 13ak arte.
  • Uztailaren erdialdean ikasturte berriko zehaztapenak (liburuak, egutegia, tutoreak, garraioa, eskolaz kanpokoak...) bilduko dituen zirkularra ikastolako webgunean argitaratu eta Inikaren bidez jakinaraziko dizuegu.
  • Uztailean zehar webgunearen atal guztiak eguneratzen joango gara.

Gogora ezazue Axular Lizeoaren 50. urteurrena abendura arte hainbat ekitaldiz ospatzen jarraituko dugula. Axular.eus webgunean eta 50.axular.org blogean informazioa emango dizuegu.

Ondo pasa oporretan!

Zuzendaritza Taldea