Tabakalerako ImpactHub-en

Itziar eta Hodei bere aurkezpenean

Ekainaren 27an Donostiako Tabakalerako ImpactHub-en "Behin batean Ekonomia Zirkularra" delako proiektuaren balorazio-aurkezpenean izan ginen. Lehen Hezkuntzako gure koordinatzailea den Itziar Redondok eta Hodei Mayozek, Eskola Agenda 21eko arduradunak, ikasturtean zehar proiektu horren inguruan ikasleekin aurrera eraman ditugun tailerretan izandako esperientzia azaldu zuten. Proiektuari esker argitaratutako "Gunterren alegiak amets egiten jarraitzeko" liburuaren aurkezpena ere egin zen.

Planetaren garapen iraunkorrerako helburuak Axular Lizeoaren helburuak direnez, erantzunkizunez horiei begira lanean jarraituko dugu.