Overclock Axular Konekta Café ekitaldian

Overclock Konekta Café ekitaldian

Overclock Axular Taldeak bihartik aurrera Tenerifen ospatuko den FLL Spain lehiaketan parte hartuko du, Euskadiko FLL finalean bigarren postu absolutuan sailkatu ondoren.

Tabakaleran atzo izan zen Konekta Café ekitaldian asteburuan aurkeztuko dituzten proiektuetako bat, hots, baloreen ingurukoa erakutsi zuten arrakasta handia lortuz.

Gure neska-mutilek, STEAM inguruan hainbeste lan egin ondoren, ondo prestatuta doaz Estatuko finalera.

Horrelako proiektuak hainbat erakunde, enpresa eta lagunen babesari esker atera ditzakegu aurrera. Horregatik, bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu Donostiako Sustapena, Plastigaur, Zuhaizti inmobiliaria, Innobasque eta Labormari.

Zeuk ere gure proiektu pedagogikoetan lagundu nahi baduzu, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta-helbidea erabiliz gurekin harremanetan jar zaitezke.