Connecting Talent ekimena

Mahai-inguruaren une bat

Itziar Estévez ingeniariari eta Siemens-eko zuzendaritzako goi-karguari Euken Sesek, Donostiako Sustapeneko zuzendariak, eman zion San Sebastian Connecting Talent saria, Donostiarrek atzerrian izandako bikaintasun profesionala saritzen duena. Ekitaldia Miramar jauregian egin zen, eta bertara hurbildu ziren hiriko ikerketa, enpresa eta irakaskuntza munduko ordezkariak. Irabazleak sari honen sormenagatik bere poza agerian utzi zuen eta berak jasotzeko lehena izatea eskertu zuen.

Ekitaldian talentuaren kontzeptuaren gaineko mahai-ingurua egin zen, eta bertan irakaskuntza, enpresa eta ikus-entzunezko sormen munduko hiru ordezkarik hartu zuten parte. Enpresaren arloaren partetik, Ana Arenaza, Ibermática enpresako HRBP (Human Resources Business Partner) taldearen Kudeatzaileak, talentua taldeka lantzeko derrigorretasuna azpimarratu zuen, Aitor Uriondo, Axular Lizeoko zuzendaria, eta Joxe Mari Goenaga, hain arrakastatzuak izan diren 'Handia' edo 'Loreak' filmak bezalako zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea, nork sormenatik talentua kontzeptuari buruzko ikuspegi eman zuena.