Portugaleko irakasle talde bat ikastolan

Bisitaren irudi batzuk

Gure ikastolaren eredu eta estrategiari jarraituz, azken egunotan Agrupamento de Escolas de Ílhavo ikastetxeetako arduradunak izan ditugu Axular Lizeoko proiektua eta gurekin elkarlanean dabiltzan hainbat eragile ezagutzen.

Euskal Herritik kanpo dauden beste korronte eta hezkuntza-proiektuen ikuspegia ezagutzea garrantzitsua dugun bezala, besteek gurea ere ezagutzera hurbiltzen dira. Oraingoan Portugaletik, Ílhavo eta Aveirotik hain zuzen ere, etorri zaizkigu. Hiru egun eraginkor eta probetxugarriak izan dira.

Hurrengora arte lagunak!