Web berritua

argazkia axular web berria

Honez gero, Axular.net guztiz bateragarria da gailu eramangarriekin (ipad, smartphone, tablet-ak…). Aldaketak uste baino luzeago jo du espero genuena baino zailagoa izan baita. Diseinua pantailaren tamainera moldatzea aukeratu dugu, gailua detektatzearen ordez. Soluzioa garatzeko zailagoa da, baina erroreak gertatzearen posibilitateak murrizten ditu.

Moldagarritasuna baieztatzeko nabigatzailearen leihoaren tamaina aldatzerakoan diseinuaren komportamentuaren erantzuna ikus dezakezu. Gailuaren detekzioan oinarritutako soluzioarekiko diferentzia ezagutu nahi baduzu, gure ikasgela birtuala (www.axular.eu) hainbat gailutan irekitzeko aholkatzen dizugu. Diseinua egokitzen dela ikusiko duzu, baina ez da nabigatzailearen leihoaren tamainera moldatzen. Horrek  kasu gutxitan moldapen desegokia sor dezake, bezeroaren gailuaren detektzioan akatsa balitz, alegia.

Diseinuaren moldagarritasunaz gain, aplikazioaren bertsioa eguneratu dugu webgunearen bateragarritasun eta azkartasuna handitzeko. Argazki-galeria intuitiboagoetara ere migrazioa egin dugu eta bilaketa-tresna hobetu dugu.

Datozen egunotan prozesuan sortu diren akats txikiak konpontzen joango gara, hautsitako estekak, besteak beste. Kontuan izan 800 artikulu baino gehiago migratu behar izan ditugula.

Aldaketa hauek guztiak zure gustukoak izatea espero dugu.

Webmasterra