Hilabete honetatik aurrera Ausolan, gure jangelako hornitzailea, ikasleek jaten dituzten produktuei buruzko informazioa argitaratzen joango da.
"Zerbitzuak\Jangela" atalaren barruko elikadura-aholkuen behealdean aurkituko dituzue, hots, esteka honetan.
Hile honetan arrocina babarrun eta pardina dilistei buruzkoak argitaratu ditugu.
Zuen interesekoak izango direlakoan gaude.