Overclock Espainiako finalera!

Argazkian Overclock Axular bere saria jasotzen

Overclock Axular Taldeak 3. sari absolutua lortu du Zamudioko teknologi parkean Euskaltelek duen egoitzan ospatu den First Lego League Euskadiko txapelketaren finalean. Horrela, estatu mailako finalera igarotzen dira, Begoñazpi ikastolako BeeLieve eta Faunity taldeekin batera. Bitxikeria gisa, talde irabazlearen monitorea Begoñazpi ikastolako irakaslea den Julen Kortajarena Axularreko ikasle ohia da. Zorionak Juleni eta talde osoari!

Sari honekin honez gero 16 dira Josetxo Sanchez eta Pili Merino irakasleek zuzendutako talde honek lortu dituen sariak 2009. urtean sortu zenetik. Garaipen-zerrenda bikain horri naziorteko finaletan lau partaidetza, FECYTen sari bat eta Teknoskopioan beste bi gehitu behar zaizkio.

Zorionak Overclock Taldeko gazteei, Roman Carneiro, Paul López, Mikel Smithers, Itziar Inza, Ekain Nogueira, Iker Otaegui, Izei Mugica, Unai Errasti, Unai Intxausti, Irati Arrese, Amaia Aras eta Uxue Velis, Jon Beristain eta Ander Lasa monitoreei eta Josetxo eta Piliri!

Zalantzarik gabe, Espainiako finalean primerako lana egingo dute. Aupa Overclock Axular!

Overclock Axular Taldeaz gehiago jakiteko, bisitatu bere bloga

Esteka honetan First Lego League txapelketaz informazio gehiago aurkituko duzu.