Eskerrik asko, Harry!

Argazkian Harry Ball

Axular Lizeoko ikasle ohia den Harry Ball soziologia ikasten ari da Eskozian, Stirling-eko unibertsitatean. Duela hilabete batzuk, bere egoitzara bi lagunekin itzultzen ari zela, euriteengatik gainezka zetorren ibai aldetik garrasiak entzun zituen. Urak zeraman neska irlandar bat zen. Harry eta lagun bat, pentsatu gabe, ur hotzetan murgildu eta neska salbatu zuten. Hori dela-eta, Royal Humane Society britainarrak Harryri domina eman dio bere ausardiarengatik.

Bizi gareneko gizartea gizatasuna galtzen ari dela dirudi sarritan, gure balorea daukagunaren arabera eta ez garenaren arabera neurtu ohi dela. Axular Lizeoan gure lehentasuna da pertsona konpenteteak heztea, errespetuan oinarritutako baloreak dituztenak. Horregatik, Harry protagonista izan den gertaera bezalakoek indarberritzen gaituzte. Baloreen heziketa gizarte hobeagoa lortzeko bidea dela gogorazi eta norabide berean jarraitzeko adorea ematen digute.

Eskerrik asko, Harry, eta zorionak zeuri eta zeure familiari!