Aurten ere Axular Lizeoa El Mundo egunkariak prestatzen duen estatuko 100 ikastetxe pribatu eta kontzertatu onenen artean dago.
Zerrenda horretan gure ikastola 29. postuan azaltzen da. Egunkariaren arabera, gure autonomi erkidegoaren 5. postuan eta Gipuzkoako lehenengoan geundeke.
Ranking-a egiteko 27 irizpide hartu dira kontuan 3 multzotan banatuak: irakaskuntza-eredua, hezkuntza-eskaintza eta baliabide materialak.
Dossier honetan zehaztasun guztiak aurkituko dituzu
Gure hezkuntza-komunitate osorako albiste oso ona da, zalantzarik gabe.