Lehen Hezkuntzako 6.B taldearen lanak Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gazte Irekia txapelketaren lehen saria lortu du. Horretarako, lehenik beste 10 lanekin batera final erdira sailkatu behar izan zen. Bertara ere ikastolako 6.A taldea iritsi zen. Ondoren, jendearen botoei esker, lehen hiru proiektu bozkatuenen artean kokatu eta, oraingoan, epaimahaiak lehen saria eman die gure ikasleei.
Proiektuak gure gazteen etorkizuna hobetzea du helburu eta bideo formatoan aurkeztu behar zen. Egileek proposamena lehendakariari, Iñigo Urkulluri, adieraziko diote.
Esteka honetan bideoa ikusi ahal izango duzu.
Zorionak, txapeldunoi eta mila esker parte hartu eta zuen botoekin lagundu duzuen guztioi!