Euskalitek, Bikaintasunerako Euskal Fundazioak, "Matrikula 2.0" izenburuko gure praktika aukeratu du Kudeaketa Aurreratuaren Klubaren Jardunbide Egokien 18. Topaketan finalista izateko. Aurtengo edizioa krisi globalari aurre egiteko egokitzapen arin eta negozio-eredu berriei buruzkoa izango da.
Aukeratutako beste bost praktika finalistak AB Laboratorios de Biotecnología, Cáritas Diocesana de Bilbao, Arteman Komunikazioa, OSI Donostialde-Osakitza eta Imatek-Ingurumena Advanced Technologies enpresenak dira.
Aurkezpena martxoaren 17an online formatuan izango da.
Axular Lizeoa Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Klubaren bazkidea da 2004. urtean Zilarrezko Qa kalitatearen sari europarra eta 2008. urtean Urrezko Qa eskuratu zituenetik.
Ikastolako kalitatearen kudeaketaz gehiago jakiteko klikatu hemen.