Donostia Innovation Challenge lehiaketan, Axular Lizeoko Batxilergoa 2. mailako Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaiko ikasle talde batek IOT (Internet of Things) proiektu onenaren saria irabazi du, jende-pilaketak detektatu eta ekiditeko COVIDLOC lanarekin.
Talde irabazleko partaideak hauek dira: Naiara Aparicio, Markel Artola, Irati Mendiluce, Iker Pérez eta Alex Segura dira.
Aurkeztu ziren ikastolako beste bi taldeen lanak finalera ere iritsi dira. Pandemia egoeragatik, sari-banaketara taldeetako partaide bana joan da.
Argazkian Irati Mendilucek bere taldearen izenean jasotako saria erakusten du.
Zorionak ikasle guztioi eta zuzendu dituen Xabier Mendarte irakasleari!