Axular Innovation League finalean

Argazkian talde irabazlea

Urumea ibaiaren ingurunea dinamizatzeko DBHko 600 ikasle baino gehiagok beren proposamenak aurkeztu zituzten uda hasieran.

Urriaren 25ean bost ikastetxe finalistak (Axular, Luberri, St. Patricks, Jesuitak eta Santo Tomas) Donostiako Udaletxean bildu ziren beren proiektuak azaltzeko. Berrikuntzan oinarritutako lan txukun eta orijinalak azaldu ondoren, St. Patricks-eko taldeak lehen saria lortu zuen.

Zorionak irabazleei eta parte hartu zuten talde guztiei egindako lan bikainagatik!

Hona hemen Diario Vasco egunkariak argitaratutako albistea