Donostia Innovation League

Argazkian Axulares taldeko kideak

Ekainean DONOSTIA INNOVATION LEAGUE (DEL) delakoa abian jarri zen, berrikuntzarekin zerikusia duten trebetasunak ikasteko aukera eskaintzen duen ekimena. Ekainaren 19tik 21era bitartean, Amara Plaza Hotelean Axular Lizeoko DBH 1, 2 et 3ko 180 ikaslek aukera izan zuten hiriaren erronkaren inguruan ideia berritzaileak proposatzeko, modu dinamiko eta dibertigarrian, trebetasunak entrenatuaz.

Irailean hiriko beste ikastetxe batzuek DEL ekimenean parte hartu dute eta final handia urriaren 25ean egingo da Donostiako Udaletxean.

Axular Lizeoa ordezkatzeko hautatutako taldea AXULARES izan da, DBH 4B gelako Roman Carneiro, Ander Buj, Itsaso Mendizabal, Nahia Artola, Nahia Miqueo eta Julene Mendikute ikasleena.

Zorionak guztiei egindako lanagatik eta zorte on urriaren 25eko finalean!

Donostia Sustapenak argitaratutako berria