Aurreko artikulu honetan iragarri genuenez, Kalitaterako Euskal Iraskundeak, Euskalit, eta Mondragon Unibertsitateko Ikusentzunezko Komunikazio Sailak ikasturte-hasierarako argitaratu genuen bideoa "Kudeaketa Laburrean" Film Laburreko 4. Jaialdiko finalista aukeratu zuten. Gaurko berri pozgarria publikoaren saria lortu izana da. Bigarrengo aldia da, 2018. urtean sari bera eskuratu baikenuen.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Axular Lizeoaren aliatua den Iceberg Visual Consulting-i bideoaren errealizazioan bere laguntzarengatik, baita bozketan parte hartu duten guztiei ere. Eskerrik asko.