Donostia Innovation Campus ekintzaren barruan, Forotech Deusto eta Labslandekin batera Donostiako Sustapen Erakundeak DBH 3tik Batxilergo 2rako ikasleek plakak eta roboten programazioa ikasi eta trebatzeko aukera zabaldu du aurten ere.
Labsland: Laborategi konektatuak deituriko programan ikasleek robotak programa ditzakete. Beraiek garatutako kodea Bilbon, Hegoafrikan, Costa Rican eta Kolonbian dauden robotetan telematikoki proba dezakete. Gainera, beste ikastetxe batzuekin lehiatzeko aukera izaten da.
Aurtengo deialdian, Axular Lizeoak Batxilergo 1eko IKT gaia aukeratu duten ikasleekin hartu du parte. Irailaren 28tik urriaren 28ra, hiru ordu astean, jo eta su ibili dira ikasleak antolatzaileek proposatutako erronkei erantzuna emanez.
Urriaren 28an ospatutako finalean gure lau taldek lehenbiziko lau postuak lortu zituzten. Asier Otegi eta Guillermo Wiandt txapeldunak. Bigarrenak Pablo Andonegi eta Aimar Sanz, hirugarrenak Aimar Aranburu eta David Uria, laugarrenak Mikel Imaz eta Unai Alberdi. Finalean egon ala ez, gure zoriona partaide guztioi.
Axular Lizeoak ekintzaren antolaketa, jasotako arreta eta sariak eskertu nahi dizkie antolatzaileei. Eskerrik asko!