Cristina Eneako Ingurumen Ipuin Lehiaketa

Irudia lehiaketako afitxa

Ikastolako EA21eko Ingurumen batzordeak lehiaketa honen berri ematen digu:

Aurreko urteetan bezala, 2014/2015 ikasturte honetan ere Cristina Enea Fundazioak abian jarri du bere ingurumen ipuin lehiaketaren edizio berria. Aurtengoan landu beharreko gaia izango da zure etxetik eskolarako bidea.

Parte hartzera animatzen zaituztegu!

Ikasleek etxetik ikastetxera egiten duzuen tarte bat. Edo ez da hori bakarrik behintzat. Bide horretan gure laguntxoekin elkartzen gara, istorioak eta txisteak kontatzen ditugu, gure amets eta arazoetan pentsatzen dugu… Batzuk kotxez egiten dute bidea, beste batzuk autobusez, oinez edo bizikletan…Bakoitzarentzat bide hori esperientzia ezberdin eta propioa da.

Batzutan baliteke aspergarria izatea. Bestetan aldiz atsegina izan daiteke klasekideekin abesten edo jolasten egiten dugulako. Jakin nahiko genuke nola egingo zenuken bide hori are zirraragarriago eta liluragarriago. Istorioak eta abenturak asma ditzakezu, edo zure esperientzia propioa kontatu, betiere bidearen ingurumen alderdiak azpimarratuz (pasatzen dituzun parke eta lorategiak, ikusten dituzun animalia eta landareak…) edota mugikortasunari dagozkionak (beti da iraunkorrago eta osasuntsuago eskolara bizikletan, oinez edo garraiobide publikoan joatea, autoan joatea baino).

Kontsultatu lehiaketaren oinarriak HEMEN