Mugikortasun jasangarriaz lehiaketa

irudia lehiaketaren kartela

Cristina Enea Fundazioak, mugikortasuna oinarritzat hartuta, V. argazki eta marrazki lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren bidez, mugikortasunak eragindako kalteak adiera daitezke, mugikortasun jasangarriaren hainbat adibide azaldu edo garraio moten inguruko argazkiak aurkeztu ere.

Lehiaketan bi kategoria bereizten dira:

  • LH (marrazki lehiaketa)
  • DBH-Batxilergoa (argazki lehiaketa)

Ikastetxe bakoitzak, aldez aurretik aukeraketa eginez, lehiaketarako gehienez 10 proposamen aurkez ditzake kategoriako.

Marrazkien ezaugarriak

  • DIN A4 tamainan, tamaina bereko kartulina batean itsatsita
  • Marrazkiaren atzealdean ikaslearen izena, ikastetxeae eta maila agertuko dira

Argazkien ezaugarriak

  • Koloreetan zein zuri-beltzean aurkez daitezke
  • Argazki-paperean DIN A4 tamainan, tamaina bereko kartulina batean itsatsita
  • Argazkiaren atzealdean ikaslearen izena, ikastetxeae eta maila agertuko dira
  • Argazkia ikasturtean zehar aterako da
  • Argazkia ikasleak berak atera beharko du

Lehiaketara aurkeztuko diren argazkiak aldez aurretik digitalean bidali beharko dira. Ikasleen foroak aurkeztutako argazkiak epaituko ditu. Ikasle bakoitzak foroan bozka bat eman beharko du. Marrazkiekin, ordea, zozketaz jokatuko da. Argazki eta marrazki irabazleen egileen ikasgelak izango dira sarituak.

Anima zaitezte!