Aurten ere Axular Lizeoa El Mundo egunkariak prestatzen duen estatuko 100 ikastetxe pribatu eta kontzertatu onenen artean dago.
Zerrenda horretan gure ikastola 30. postuan azaltzen da, beste hiru eskolarekin batera. Egunkariaren arabera, gure autonomi erkidegoaren 5. postuan eta Gipuzkoako lehenengoan geundeke.
Esteka honetan zehaztasun guztiak aurkituko dituzu.
Gure hezkuntza-komunitate osorako albiste oso ona da, zalantzarik gabe.