Josetxo Sánchez eta Pili Merino irakasleek zuzendutako eta DBH-Batxilergoko ikaslek osatutako Overclock Axular taldea Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología erakundeak aukeratu du "Finde Científico 2015" erakustazokan parte hartzeko. Ekitaldia maiatzaren 30 eta 31n ospatuko da Madrilgo Museo Nacional de Ciencia y Tecnología delakoan.
Zientzia erakustazoka horretan hezkuntza-zentroek, museoek eta ikerketa-zentroek parte hartzen dute zientzia eta teknologia gizarteari hurbilarazteko.
Esteka honetan Finde Científico 2015 ekitaldiaz informazio gehiago aurkituko duzu.
Overclock Axular Taldeaz gehiago jakiteko, bisitatu bere bloga.