Eskola jasangarriaren aintzatespena

Eskola Agenda 21eko logoa

Martxoan izandako kanpo ebaluazioaren ondorioz Eskola Agenda 21eko eskola jasangarriaren ziurtagiria berriztatu dugula adierazten dizuegu.

Guraso, ikasle eta ikastolako langile guztion esfortzuak, berriro ere, LORPEN garrantzitsu honetara eraman gaitu.

Honek indarra eman behar digu aurrerantzean ildo beretik jarraitzeko eta al den heinean hobetzeko.

Egon ziur gure ikasleek eskertuko dutela.

Axular Lizeoko Ingurumen Batzordea