DBH 4. mailako ikasleak diren María Goikoetxea, Olatz González eta Mirari Loyartek Batxilergoko lehen maila osoa EEBB eta Kanadan ikasteko Amancio Ortega Fundazioaren beka bana lortu dute.
Aukeraketa-prozesuan, besteak beste, aurreko ikasturteetako batezbesteko emaitzak eta ingelesekoak ere kontuan hartu dira. Hiru ikasleok idatzizko probak eta elkarrizketak egin behar izan dituzte eskaintzen ziren 200 beketako bat eskuratzeko, 100 EEBBetarako eta 100 Kanadarako, estatu osoko milaka ikasleekin lehian.
Hori dela-eta, María eta Olatzek datorren ikasturtea EEBBetan pasako dute, eta Mirarik, Kanadan. Ikasle on hauek zalantzarik gabe aprobetxatzen jakingo duten aukera paregabea eta esperientzia ezin hobea izango da.
Zorionak!