Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburuak, ikastolako ordezkariei harrera egin zien Lakuan gure espaloi jasangarriaren proiektua European Week for Waste Reduction Awards izeneko sarietarako aukeratua izateagatik zoriontzearren. Proiektua 60 ekintza baino gehiagoren artean hautatu dute bere ikusgarritasuna, komunikazio-ezaugarriak, edukiaren kalitatea, orijinaltasuna, eredugarritasuna, eragina eta jarraipena kontuan izanda. Gurea hezkuntza-kategorian aukeratutako hiru proiektu europarretako bat izan da. Sariak emateko zeremonia Bruselan ekainaren 9an izango da.
Lakuako harrera-ekitaldian sarietako beste finalista euskalduna den Uvescoko ordezkariak ere izan ziren.
Zorte on!