Atzo Bruselan ospatu zen European Week for Waste Reduction Awards sari-banaketan gure espaloi jasangarriaren proiektuak publikoaren sari berezia jaso zuen.
Duela aste batzuk informatu genuenez, gure espaloi jasangarriaren proiektua European Week for Waste Reduction Awards sarietarako finalista aukeratu zuten 60 ekintza baino gehiagoren artean bere ikusgarritasuna, komunikazio-ezaugarriak, edukiaren kalitatea, orijinaltasuna, eredugarritasuna, eragina eta jarraipena kontuan izanda. Gurea hezkuntza-kategorian aukeratutako hiru proiektu europarretako bat eta bi proiektu euskaldunetako bat izan zen, Uvescorekin batera.
Eskerrik asko espaloi jasangarria aurrera eramateko plastikozko botila- eta tapoi-bilketan parte hartu zenuten familia eta langile guztioi!
Bideo honetan, ikastolako Eskola Agenda 2030 proiektuko arduraduna den Hodei Mayoz EITBn elkarrizketatzen dute.