IKTn heldutasun-maila aurreratua

Heldutasun teknologikoaren logotipoa

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Axular Lizeoa IKTn heldutasun-maila AURRERATUA duen ikastetxea dela ziurtatu berri du.

Maila hori “ikastetxe birtualizatuei” ematen zaie, hots, irakaskuntza, kudeaketa, administrazio eta komunikazioko prozesu guztietan informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzen dituztenei, langile guztiek beren proiektuen barruan era autonomoan IKTak orokorrean erabiltzeagatik eta hezkuntza-komunitateko gainerako eragileekin etengabe eta noranzko bietan komunikatzeko plataformak izateagatik.

Zalantzarik gabe, ikastolako hezkuntza-komunitate osoarentzat albiste ona.