Izei Mugicak Batxilergoko aparteko saria

Izei Mugica

Azken promozioko ikaslea den Izei Mugicak Batxilergoko Aparteko Saria lortu du. Hautaproba eta gero Bilbon egin zuen beste proba bat (Matematika, Ingelesa, Gaztelera eta Euskara) eta Euskadiko Erkidegoan banatzen diren 15 sarietatik bat berarentzat izan da.

Horrekin, alde batetik, Atzerrian Hizkuntzak ikasteko egonaldi bat lortu du eta Espainiako Batxilergoko Aparteko Sarietan parte hartzeko eskubidea.

Zalantzarik gabe, ahalegin, jarraikortasun eta lan ondo egiteagatik merezitako lorpena.

Zorionak, Izei, eta zorte on Estatuko Batxilergoko Aparteko Sarietan!