Overclock Axular Taldeak Euskadiko First Lego League txapelketan lehen postu absolutua eta robotaren bigarren saria lortu ditu. Emaitza bikain honek gure taldeari Cartagenan ospatuko den Espainiako finalerako sarbide zuzena ematen dio.
“Superpowered: Energia eta bere zikloa” izan da asteburu honetan ospatu den Euskadiko FLL txapelketako aurtengo gaia. Parte-hartzaileek robot motordunak eta proiektu berritzaileak aurkeztu dituzte. Gure taldearen lana eguzki-panel bat egitea izan da, ura berotzeko eta, horrela, kontsumo elektrikoa murrizteko.
Overclock Axular taldeak Euskadiko finala lehen aldiz 2009. urtean ospatu zenetik zientzia, teknologia eta robotikako ekimen honetan parte hartzen du. 14 urteotan Josetxo Sánchez eta Pili Merino irakasleek zuzentzen duten taldeak 30 sari baino gehiago lortu ditu Euskadi, Espainia eta nazioarteko txapelketetan.
Azpimarratzekoa da Lehen Hezkuntzako 4. mailako bi ikasle taldek egin duten aurkezpena FLL Explore kategorian. Umeek esperientzia zoragarria izan dute, zientziaren metodoa eta taldeko lanaren baloreak oso goiz landu daitezkeela erakutsiz.
Zorionak guztioi!
Ondorengo esteketan ikus ditzakezu asteburu honetan El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa eta Donostitik egunkarietan argitaratutako artikuluak.