Batxilergoko 2.mailako ikasleak diren Telmo Bastida, Gorka Loinaz, Aimar Rincón, Ekain Rodriguez eta Naroa Soto, Donostia Innovation Challenge 2022ko proiektu onenaren saria irabazi dute.
FerulAPP izenburuarekin, ikasle-talde honek fisioterapiarako eta artikulazioen errehabilitaziorako ferula artikulatu eta programatu bat aurkeztu dute. Proposamen berritzaile hau aurrera eramateko hainbat teknologia disruptivo erabili behar izan dira.
Seigarren edizio honetan Donostiako 11 ikastetxetako 450 ikaslek hartu dute parte eta berriro ere, gure ikasleen talentua saritua izan da.
Zorionak guztioi!