ONCE lehiaketan txapeldunak

Irudian saritutako bi lanak

Lehen Hezkuntzako 3A eta 5B geletako ikasleak ONCEk antolatu duen "ezberdinak gara, ez axolagabeak" leloa duen 33. hezkuntza lehiaketan, Gipuzkoako irabazleak izan dira.

Ikasleek opari bana lortzeaz gain, Autonomi Erkidegoko fasera pasatzeko eskubidea eskuratu zuten eta bertan berriro ere, 3A gelako ikasleak irabazle suertatu dira. Hau horrela izanik, Estatuko fasera pasatzea lortu dute. Lehiaketaren helburua sormena bultzatu eta jazarpenaren inguruko lanketa egitea da.

Zorionak, neska-mutilok eta zorterik hoberena 3A gelako ikasleentzat!