Zilarrezko A Saria jaso dugu

Zilarrezko A Saria jaso dugu

Atzo Zilarrezko A saria jaso genuen Donostiako Kursaalean, Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sarien ekitaldian.

Bertan ere, ikastolako eskola-kirola sailak eta Pedro Axular KKEk Kudekaeta Aurreratuaren diploma jaso zuten.

Horrela, 1996. urtean kalitatezko kudeaketan hasitako bidetik jarraituz, Axular Lizeoa kudeaketaren berrikuntzan eta hobekuntzan erreferente bihurtu da. Oraingoan, gure profesionalen ahalegina eta inplikazioa indartzen eta balioesten duen eta erakundearen egunerokoan eragina izango duen errekonozimendu berri hau ospatzea dagokigu.

Ikastolako kalitate-kudeaketaren ereduaz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.