Hezkuntza

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Euskaraz Bizi

Euskaraz Bizi Ikastolen Elkarteak sortutako eta Ikastolek bere egindako proiektua da. Bere helburua eskola-jardueretan ezezik,  bizitzaren egoera guztietan eta ikastola bakoitzaren testuingurua kontutan hartuz, euskararen erabilpena sustatzea da. Gurasoentzat euskara ikastaroak, mintzapraktika areagotzeko ekimenak, baita hainbat jaialdi eta ospakizun antolatzen ditugu ikasturtean zehar. 

Euskaraz Bizi Proiektuak egoera guztietan euskararen erabilpena indartu eta ikasleak hizkuntzaren erregistro guztiak menpera ditzala ziurtatzea du helburu. 

Argitxo, goikaldean ikus dezakezun pertsonaia, lehen unetik euskararekin eta orohar haurren bizitza osoarekin loturik dagoen iratxo magikoa dugu. Hauek dira bere ezaugarriak:

  • Menditik/basotik dator.
  • Euskararekin bat eginda dago.
  • Ikastolan lagun handiak egin nahi ditu.
  • Gurekin batera euskara bizirik mantendu nahi du: ikasgelan, jolastokian, autobusean, jangelan, etxean, herriko parkean...

Argitxok motibazio handia eragiten du. Euskararen erabilpenarekiko esaldi baikorrak adierazten  ditu,gure hizkuntzarekiko maitasun osoa adieraziz.