Robert Swartz ikastolan

Axular Lizeoko zenbait irakasle “Thinking Based Learning” ikastaroa egiten ari dira NCTTko zuzendari den Robert Swartz maisuarekin (National Centre for Teaching Thinking). Ikastaro honetan ikasleek beharrezkoak dituzten hiru pentsamendu mota (analitikoa, sortzailea eta kritikoa) trebetasunez garatzeko estrategiak ikasiko dituzte.

Irakasleek ikastaroan ikasitakoa ikasleekin praktikan jarri behar dute Swartz maisuaren aholku eta gidaritzarekin. Horretarako, irakasleak ikasleekin egin beharreko saioa aldez aurretik azaltzen dio. Jarraian, saio praktikoa egiten du ikasleekin eta, ondoren, egindakoaren feedback-a eta hausnarketa burutzen da.

Hori dela eta, azaroaren 3an Robert Swartz Axular Lizeoan egon zen eta egun osoa gurean pasa zuen coaching lanetan.

Esteka honetan Robert Swartz-en curriculum eta lanaren aurkezpena aurkituko duzu

Dokumentu honetan ikastaroaren oinarriak laburbiltzen dira.