Axularkide I. Topaketa

Maiatzaren 5ean Orona Ideoko areto nagusian ikastolako ikasle ohi eta irakasle ohien Axularkide I. Topaketa ospatu zen. Ekitaldia Ander Azurmendi aktore eta ikasle ohiak aurkeztu eta gidatu zuen. Bertan, elkarren arteko komunikazioa hobetu eta ikastola eta ikasle ohi zein irakasle ohiekin kolaborazio-kanalak eratzeko sarea aurkeztu zen. Axularkide oroigarria ikastolako laguntzaile sutsua izan zen eta gurekin jadanik ez dagoen Fernando Llorenteren familiari eman zitzaion, eta Matiako boluntariotza-programaren hogeigarren urteurrenaz informatu zen, besteak beste.