Axularreko Gazte Legebiltzarra

Bideo honen bitartez Lehen Hezkuntzako 6. mailatik Batxilergora arteko ikasleekin aurrera eramango dugun Axular Lizeoko Gazte Legebiltzarra aurkeztu nahi dizuegu.

Gure Gazte Legebiltzarrak ikastolako ikasle eta ikasle ohiak ordezkatzen dituen organo gorena izan nahi du. Bertan, gazteen partaidetza sustatu eta bideratu nahi dugu beraien eskubideak eta interesak defendatuz.

Ikastolaren izaera kooperatiboaren balore demokratikoak landuz eta garatuz, hiritar gazte solidario eta elkarlanerako prestuak nahi ditugu. Horretarako, hitza hartu eta hobekuntzak proposatzeko tresna izango dute. Ikastolako IKAS-KOOP eremuan, garapen iraunkorrerako helburuei erantzuten jarraitzeko ditugun proiektuetara gehituko zaigu Axular Lizeoko Gazte Legebiltzarra.

Zuzendaritza Taldea