Boluntariotza-programa

1997 urteaz geroztik, eta Matia Fundazioarekin kolaborazioan gizarte ekintzak burutzen ditugu. Bertan Batxilerreko 1. mailako ikasleriaren %60ak parte hartzen du. Gure asmoa belaunaldien arteko komunikazioa bultzatzea, gazteen sentikortasuna arazo sozialekiko piztea eta aisialdi aukera probetxugarriak sortzea da gazteen pertsonalitate eta baloreak eraikitzen laguntzen dutenak.

Ikasturtean zehar, ikasleek Matia Fundazioa bisitatzen dute eta ekintza aurrera eramateko beharko duten formazioa jasotzen dute. Geroago, Gero Axular Dantza Taldearekin batera, aitona-amonei Gabonetako Jaialdia eskaintzen diete. Beraiekin ere Danborrada ospatzen dute, ikastolako haur danborradak lagunduta, eta astean behin ordu eta erdiko saioetan aldez aurretik aukeratu zaien zahar bana bisitatzen dute Matia Fundazioaren Bermingham Zentroan. Nagusiek ere Ikastola kurtsoan zehar bisitatzeko aukera dute. 2004-05 urteaz geroztik Iza eta Julián Rezola zentroek ere programan parte hartzen dute.

Proiektu honek Euskal Herriko Geriatria eta Gerontologia II Kongresuaren saria merezi izan zuen 2003. urtean. Euskadi Irratiak "Goizean Behin" irratsaioan 03-05-27an programaren arduradunarekin eta ikasle boluntario batzuekin egindako elkarrizketa entzun nahi baduzu, beheko estekan klikatu beharko duzu. Matia Fundazioak argitaratzen duen Matia Berri aldizkariko hirugarren alean, proiektuari buruzko artikulu bat dago. Irakurri nahi baduzu, beheko artxiboa ireki ezazu.

2005-06 ikasturtean Julián Rezola zentroko boluntarioek bertako egoiliar eta langileekin batera BITARTEAN ELKARREKIN aldizkaria sortu dute. Beheko estekan irakur dezakezu.

2015ean proiektu honek Matia Fundazioaren MatiaZaleak aitortza jaso zuen.

Matia Fundazioaren webgunea bisitatzeko hemen klikatu http://www.matiafundazioa.net/

Proiektuko argazkiak esteka hauetan ikusiko dituzu: bisitak, gabonetako jaialdia, danborrada eta ikastolara egoiliarren bisita

Elkarrizketa Euskadi Irratian Matiako boluntariotzaz bideo bat Bitartean Elkarrekin aldizkaria. PDF formatoan jaitsi Matia Berri buletina. PDF formatoan jaitsi