Gure ikasleen “komunikazio-konpententzia” praktikotasunetik garatu nahian, urteak dira Axular News proiektua sortu genuela.
Garai berrietara moldatze aldera, momentu honetan proiektu honen blogean ikus daitekeen moduan, Axular News-ek aldizkari digitala, irratia eta telebista ere baditu.
Komunikazio-tresna horietaz baliatuz, ikastolan eta inguruan topatzen ditugun gai interesgarriak, ikastola barruko gertaerak eta bestelakoak aitzakiatzat hartu eta komunikazio-gaitasuna, hizkuntzak eta tresna-digitalen erabilpen egokiak ezagutzeko eta erabiltzen ikasteko aukera dugu.