Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Axular Talent

Adina edozein izanda ere, autoezagutzatik hasita ikaslearen garapen-ibilbidean bidaideak izango gara norberaren gaitasun eta talentuak bultzatuz.

Gelaren tutorizazio orokor batetik, mentorizazio pertsonalizatu batera egindako bide horretan, pertsonaren beharrei erantzun egokia emango diogu mentore eta familiek taldea osatuz.

Mentorizazioko jarraipen-lanaren barruko eta kanpoko bitartekoak erabiliko dira bakoitzaren portfolio pertsonala osatzen joan eta modu egokienean erantzutearren.

Gure profesionalen profilari erantzun nahian, adimen emozionala, mentorizazio-teknikak eta bestelako formakuntza-saioak aurrera eramaten ditugu gure ikasleek dituzten beharrei modu egokian erantzuteko.