Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Baratze hezitzailea

Agenda 2030 egitasmoaren baitan, urteak dira ikastolak jasangarritasunaren alde egin eta Axularreko komunitate osoarentzat zenbait proposamen aurrera eramaten dituela.

Horien artean, gure ikasleentzat altxorra den “Baratze Hezitzailea” deiturikoa gailentzen da besteen gainetik. Bertan, praktika batzuk eta naturarekin harreman zuzena izateko aukera izango dute ama-lurra zainduz eta bueltan ematen diguna zuzen-zuzenean egiaztatuz.

Sar zaitez Baratze Hezitzaile blogean eta bertan bizi ditugunak ezagutzeko aukera izango duzue.