Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Berde-berdea

Kutxaren ekimena da berde-berdea, Gipuzkoako gazteek ingurumena ezagutaraztea, harekiko errespetua sustatzea eta haren aldeko ekintzaile bihurtzea du helburu.

Teknologia berrien bitartez eta ikasmaterial ezberdinak erabiliz, animazioak, galdeketak, koadernoak..., hainbat gauza aztertu eta ikasten dituzte ikasleek: zeintzuk diren ingurumen-arazo nagusienak, konponbideak zeintzuk diren, eta eurek ingurumenaren alde zer egin dezaketen. Horretarako, zazpi gai lantzen dira: Bioaniztasuna, Atmosferaren kutsadura, Ura, Oporraldi ekologikoagoak, Klima-aldaketa, Energia eta Gipuzkoako Parke Naturalak. Eta urte honetan zortzigarren bat ere izango dugu langai, Hizkuntza ekologiari buruzkoa.

Gipuzkoako DBHko ikastetxeen % 90ak parte hartzen du, 37.000 ikasle inguru, gehienak 1. eta 2. mailakoak.

Ekimenaren bidez, bestalde, ingurumenaren alde lanean ari diren zenbait elkartek dirulaguntza oparoak jasotzen dituzte ikasleen parte-hartzeari esker. Dagoeneko 84.000 € lortu dira.

Informazio gehiagorako: http://www.berde-berdea.net/