Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Euskal dantza

Euskal dantzak lau alde garrantzitsu dauzka: kirolekoa, artistikoa, psikologikoa eta kulturala.

Kirol aldeak onura fisikoak dakartza (bihotz zein arnasketaren hobekuntza, muskuluen indatzea, malgutasuna, erresistentzia, oreka…). Ekintza artistikoa izanez, psikomotrizitatea, musika-entzumena, erritmoa eta oroimena, besteak beste, bultzatzen ditu. Onura psikologiko batzuk taldeko ekintza izatetik ondorioztatzen dira, esaterako, taldekide sentitzea, egoera zailak gainditzea, helburuak elkarrekin lortzea, trebetasun berriak lortzea, harreman onak sortu festibaletan parte hartzeko bidaietan, oinarrizko baloreak ikastea (elkartasuna, sakrifizioa, diziplina…). Kultur aldeak euskal tradizio aberatsa ezagutu eta preziatzearekin zerikusia dauka, izan ere Axularren xedeetako bat euskal kultura bultzatea baita. Informazio gehiagorako: www.geroaxular.eus