Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Pedro Axular Kultur Elkartea

Ikastolako Hezkuntza Proiektuaren oinarrizko ardatzetako batzuk kultura eta kirola izanda, badira 20 urte baino gehiago arlo hauei erantzun zuzena emateko Pedro Axular Kultur Elkartea jaio zela. Ikastolaren antolaketan txertatuta dugun klub-erakunde honen egitasmo nagusia ikasleentzat ezinbestekoak diren esparru horiei kalitatez eta modu profesional batean erantzutea da.

Lehen Hezkuntzan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean eskola-kirolari ematen diogun trataerari jarraipena eman nahian, DBHtik aurrera gure kirol-taldeek PEDRO AXULAR KKEaren babesa eta kudeaketa zuzena izaten dute.  Pedro Axular KKEko batzorde nagusia ikastolako kirol koordinatzaile, monitore-entrenatzaile, zuzendaritza eta orientazio departamentuarekin batera, gure ikasleentzat ezinbestekoak diren jarduerak bideratu eta lortu nahi dugun pertsona ereduaren garapenerako tresna ezin hobea izaten saiatzen gara.

Osasuna, taldeko lana, tolerantzia, berdinen arteko kudeaketa, frustraziori aurre egitea, gelaz kanpoko harremanak... asko dira egoera errealetan landu nahi ditugun jakintzak eta horretarako familiak bidelagun izaten ditugu.