Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Portfolio elektronikoa

Portfolio elektronikoa software libreko elkarlanerako tresna da, besteak beste, aprendizaiaren ebidentziak gordetzea eta curriculum vitae zein blog eta laneko taldeak sortzea ahalbidetzen duena.

Ikaslearen ibilbidean esanguratsuak izan daitezkeen lan eta ikasketa-mugarriak jasotzeko erabiltzen da norberaren portfolio elektroniko propioa sortuz.